Páginas

viernes, 8 de noviembre de 2019

ZIENTZIA ASTEA

Kaixo!! Aste honetan Gasteizko Bibat Museora joan gara DBH3 eta DBH4ko ikasleekin. Han Zientzia Astea antolatu dute.
Bertan ikasleak hainbat txokotatik pasatu dira eta tailer ugari ikusi dituzte gaur egun zientzia non aplikatzen den eta adituek nola lan egiten duten ikasi eta ikusteko. Etorkizunean izan nahi dutena (edo izan nahi ez dutena) hausnartzeko ere balio izan die ikasleei, espero dut.
Gainera sorpresa handia eraman dugu gasteizko kaleetatik Xabi (joan den urteko irakaslea) ikusi baitugu, beraz egun borobila izan da.

Hona hemen argazki batzuk:

https://www.elcorreo.com/alava/araba/ciencia-pasa-laboratorio-20191107215148-nt.html





viernes, 25 de octubre de 2019

BEATBOX Tailerra

Joan den urriaren 10ean, Orodreth eduki genuen instituan. Euskal Herriko BEATBOX txapelduna izan da 2018an eta tailer bat egin zuen DBH1 eta DBH3ko ikasleekin. BEATBOXaren historia apur bat errepasatu zuen eta ikasleei BEATBOXaren oinarriak azaldu zizkien. Ondoren erakustaldi bat eman zuen eta bere loop grabatzailearekin jolas bat egin zuen ikasleekin. Oso interesgarria eta praktikoa izan zen. Eskerrik asko Orodreth!

lunes, 14 de octubre de 2019

viernes, 21 de junio de 2019

ESKOLA BARATZA

Kaixo lagunok! Aurten ere baratzan ibili gara eta konturatu gara atzeko terrazan, neguan, eguzki gutxi jotzen duela  eta horregatik hurrengo negurako negutegiak erosi ditugu landereei laguntzeko.
Udaberrian piperrak, urazak, alberjiniak...baita usain belarrak eta loreak landatu ditugu eta hor ibili gara zaintzen eta ureztatzen. Baratza haunditu dugu eta beste lau kutxa ditugu, denetara zortzi eta loreontzi asko!!