Páginas

miércoles, 16 de diciembre de 2020

EITB MARATOIA

 DBH1ko ikasleok EITB maratoian parte hartu dugu. Musikako ikasgaian eta bertsolaritzako irakaslearen laguntzarekin ondoko bideoa prestatu dugu.

linka

miércoles, 9 de diciembre de 2020

EMAKUME ERALDATZAILEEN EGUTEGIA

Iaz eta aurtengo ikasturtean, "Eskubideen babesleak diren emakumeak, emakume eraldatzaileak" izena duen proiektuan parte hartu dute Mendialdea IPIko hainbat gelak, Euskadiko Bakerako Lankidetza Batzarrearen eskutik. Argazki honetan, iaz ikasleek egindako egutegiak jaso dituzte.
Hemen ikusi daitezke egindako egutegiak:

miércoles, 4 de noviembre de 2020

jueves, 22 de octubre de 2020

ESKOLA BARATZA MARTXAN!

 Kaixo lagunak!

Eskola Baratza berriro martxan dago!.Fidel-i esker aurten etxola bat jarri dugu erabiltzen ditugun tresnak ondo gordetzeko. Mila esker Fidel!. Gaur arratsaldean 1.zikloko ikasleak baratzan egon dira eta iaz landutako barazkiak jaso dituzte, hildako landareak konposterora bota beste batzuk kimatu eta bankaleko lurra arrotu. Jasotako barazkiak gelara eraman, garbitu eta jan dituzte. Mila esker 1.ziklo egindako lanagatik!!!










  

lunes, 11 de mayo de 2020

Hiriburuak konkistatzen


Maiatzaren lehenengo asteko bideo muntaia daukazue hemen! Pilo bat hiriburu koskistatuak izan dira!! Ederto moldatu zarete soka saltoan eta zuen abileziak txundituta utzi gaitu! Baina ez gorde soka!! Animo aste honetako hiriburuekin!!


lunes, 4 de mayo de 2020

ERRONKETAN TINKO


Maiatzean sartu gara eta azkenengo txanpari gogoz ekiteko beste bideo bat duzue hemen! Lan bikaina egin duzue eta oso bideo politak atera dira!!😊😊😊 Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!
Adi asteko honetakoarekin!!💥💥💥



jueves, 23 de abril de 2020

LIBURUAREN EGUNA

Kaixo!!
Aurten liburuaren eguna etxetik ospatzea tokatu zaigunez, irakasleok ipuin zoragarri bat prestatu dugu zuentzako.
Disfrutatu!!

lunes, 20 de abril de 2020

Mendialdea Dantzan


Oporrak amaitu dira!! 😭 Baina gaurko astelehen hau pixka bat arinagoa izateko hemen daukazue dantza ikuskizun paregabe hau!! Zuek bai jakin aldaka aztintzen!! 😊😊 Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta adi laster jasoko duzuelako hurrengo proposamena!!!




miércoles, 8 de abril de 2020

MUSUTIK MUSURA


Egoera berezi honetan ere oporrak heldu dira!!!! Baina ezin gaitezke opor hauetara joan zuei guztioi egindako dena eskertu gabe!!!😊😊😊😊 Mendialdea Ipi-ko lankide guztion partez besarkada, animo eta musurik gozoenak!! 💋💋💋


lunes, 30 de marzo de 2020

Kaixo Familia:

Hemen daukazue Mendialdea irudimenaren boterearen bigarren kapitulua! Espero dugu anitz gustagarria izatea!! Lan bikaina egin duzue denok!!! Animo eta hurrengorako jarraibideak laister jakindo dituzue! 💥😊💥

martes, 24 de marzo de 2020

MENDIALDEA IRUDIMENA BOTERERA

Kaixo Familia:

Aurreko asteako bideo eta argaki lehiaketako bideoa duzue hemen!! Disfrutatu! Ea hurrengo asterako parte hartzeak gora egiten duen!! Animatu eta parte hartu!!! IRUDIMENA BOTERERA!!



miércoles, 11 de marzo de 2020

GECP-ko RAP lehiaketa

Kaixo, orain dela hilabete batzuk RAP lehiaketa batera bidali genituen 3 bidio, hemen duzue esteka finalera pasatu diren bideokin. Tartean gure DBH1ko ikasle batzuena dago. ZORIONAK!! Bihotz bihotzez.

 Ander.

  https://www.youtube.com/playlist?list=PL16iHX5B7n8fKW9dOMSRB-Ijyyfw2l8JQ

viernes, 6 de marzo de 2020

LEIRE GUREKIN

Gaur, eguraldia dela eta, ezin izan dugu joan ARREA jatetxera, baina Leire guregana etorri da eta jatetxeko hainbat informazio eta tresnak ekarri dizkigu. Primeran egon gara!!  Eskerrik asko LEIRE!!

 

jueves, 5 de marzo de 2020

AUPA, URTURI!!



Adi, Lehen Hezkuntza! Martxoaren 31an pista jolasa Urturin egingo dugu. Zuen gelako lehenengo pista eta kolorea lortzeko, Aner eta Ekairen bideoa ikusi adi-adi eta laster proposatuko dizuegun galdetegia ongi erantzun beharko duzue. Aupa, Urturi!!!

viernes, 21 de febrero de 2020

TALO TAILERRA ETA INAUTERIAK

Gaurko eguna mundiala izan da. Goizean talo tailerra egin dugu eta izugarri onak zeuden! ESKERRIK ASKO Emilio, Maite eta lagundu duzuen guztioi.
Bazkaldu ondoren, plaza kolorez bete dugu eta dantza batzuk egin ditugu.




Argazkietan klikatuz bilduma osoa ikusteko aukera izango duzue.

jueves, 6 de febrero de 2020

KONPOSTEROAK BARATZAN

Kaixo! Gure baratzan aurtengo berrikuntza konposteroak jartzea izan da. Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillari esker,tresnak eta lanabesak lortu ditugu: konpostagailuak,aireztatzaileak soberakin organikoak jasotzeko edukiontziak, palak eta baita egituratzailea (egur zati txikiak).  Ingurumen teknikariari esker konpostajea urratsez urrats ikasi genuen, hau da,  konpostaje- prozesua nolakoa den, zer konposta daiteken, mantentze lanak nola egin behar diren, baita ere sortu daitezken arazoak nola kudeatu eta irtenbideak egokiak bilatu. DBH-ko eta LH6 mailako ikasleak Arkaitz begiralearekin arduratzen dira egunero bazkaldu eta gero jantokiko hondakinak konposterora eramaten. Oraingoz ondo moldatzen ari dira eta espero dugu hilabete batzuen barne konposta gure baratzan erabili ahal izatea.








martes, 21 de enero de 2020

DBH-KO IKASLEEK EGINDAKO LABURMETRAIAK

DBHko 1. eta 3. mailakoek VITAL FUNDAZIOAren laguntzaz egindako tailerretan laburmetrai eta iragarki hauek egin dituzte, HEZKUNTZA DIGITALAren inguruan.











viernes, 17 de enero de 2020

DBH1eko RAP-a

Kaixo, DBH1eko ikasleak gara, azken egun hauetan musikako orduetan proiektu bat egin dugu tabakoaren kontra. Proiektu hau rap bat egitea zen tabakoaren inguruan, klasea hiru taldetan banatu genuen eta talde bakoitzak bere rap-a asmatu zuen. Hona hemen horietako bat: