Udarari hasiera emateko LH osoa Fresnedora joan ginen.
Klikatu argazkiaren gainean guztiak ikusteko.
AZKEN BI ASTEETAN LAN ETA LAN IBILI GARA BARATZAN DENA PREST UZTEKO.
TOMATE CHERRY, PIPERRAK, KALABAZINAK, KALABAZA, PEPINOAK, ALKATXOFAK, MARRUBIAK,BONIATOAK, ERREMOLATXA, AZENARIOAK, ALBAHAKA, MENTA ETA IZPILIKUA LANDATU DITUGU ETA UREZTAPEN AUTOMATIKOARI ESKER ESPERO DUGU IRAILEAN BUELTATZEN GARENEAN DENA ONDO EGOTEA!!!
Klikatu argazkiaren gainean argazki guztiak ikusteko!
Gaur LHko 5. eta 6.mailakoak joan gara DBHko laborategira eta DBHko 4.mailako batzuk erakutsi dizkigute zenbait esperimentu, eta horren balioa bizitza arrunterako: pilaren funtzionamendua, substantzia baten osagaien kantitateak nola neurtu, etabar.
Eskerrik asko!!!
Urtero bezala Agenda 30-reko Udal Foroa izan dugu gaur. Bertara hurbil dira Kanpezu,Bernedo, Lagraneko alkatesak eta Kuadrilako Ingurumen Teknikaria. Urtean zehar egindako tailerrak eta txangoak Ekordezkoak azaldu dituzte beste ikasleen aurrean eta beraien lana eskertzeko oparitxo bat eraman dute. Mila esker denoi!!
Aurreko ekainaren 9an, HH eta LH ikasleak ikasturteko azken txangora joan ziren.
HHko ikasleak Kanpezuko suhiltzaileengana joan ziren, eta hamaiketakoa jan ondoren, Done Bikendira abiatu ziren herria ezagutzera eta jolastera.
Klik egin argazkiak, bilduma guztia ikusteko.
Aurtengo LH-ko Ortxadar Txapelketaren irabazleak LH6. mailako ikasleak izan dira. Sari bezala Lizartzako Igerileku Naturalera joan ziren eguna pasatzera eta bertan hamaiketako ederra hartu zuten. Zorionak!!
Aurreko asteazkenean, Innovamat-eko aholkulariaren bisita izan genuen eta gurekin lanean aritu zen.
Matematika modu sakonago eta iraunkorragoan ikasten dugu. Ikasleek curriculumeko eduki guztiak deskubritzen dituzte, prozesuaren urrats bakoitza ulertzen dute, eta, azkenean, ezagutzak finkatzen dituzte.