Udarari hasiera emateko LH osoa Fresnedora joan ginen.
Klikatu argazkiaren gainean guztiak ikusteko.
AZKEN BI ASTEETAN LAN ETA LAN IBILI GARA BARATZAN DENA PREST UZTEKO.
TOMATE CHERRY, PIPERRAK, KALABAZINAK, KALABAZA, PEPINOAK, ALKATXOFAK, MARRUBIAK,BONIATOAK, ERREMOLATXA, AZENARIOAK, ALBAHAKA, MENTA ETA IZPILIKUA LANDATU DITUGU ETA UREZTAPEN AUTOMATIKOARI ESKER ESPERO DUGU IRAILEAN BUELTATZEN GARENEAN DENA ONDO EGOTEA!!!
Klikatu argazkiaren gainean argazki guztiak ikusteko!
Gaur LHko 5. eta 6.mailakoak joan gara DBHko laborategira eta DBHko 4.mailako batzuk erakutsi dizkigute zenbait esperimentu, eta horren balioa bizitza arrunterako: pilaren funtzionamendua, substantzia baten osagaien kantitateak nola neurtu, etabar.
Eskerrik asko!!!
Urtero bezala Agenda 30-reko Udal Foroa izan dugu gaur. Bertara hurbil dira Kanpezu,Bernedo, Lagraneko alkatesak eta Kuadrilako Ingurumen Teknikaria. Urtean zehar egindako tailerrak eta txangoak Ekordezkoak azaldu dituzte beste ikasleen aurrean eta beraien lana eskertzeko oparitxo bat eraman dute. Mila esker denoi!!
Aurreko ekainaren 9an, HH eta LH ikasleak ikasturteko azken txangora joan ziren.
HHko ikasleak Kanpezuko suhiltzaileengana joan ziren, eta hamaiketakoa jan ondoren, Done Bikendira abiatu ziren herria ezagutzera eta jolastera.
Klik egin argazkiak, bilduma guztia ikusteko.
Aurtengo LH-ko Ortxadar Txapelketaren irabazleak LH6. mailako ikasleak izan dira. Sari bezala Lizartzako Igerileku Naturalera joan ziren eguna pasatzera eta bertan hamaiketako ederra hartu zuten. Zorionak!!
Aurreko asteazkenean, Innovamat-eko aholkulariaren bisita izan genuen eta gurekin lanean aritu zen.
Matematika modu sakonago eta iraunkorragoan ikasten dugu. Ikasleek curriculumeko eduki guztiak deskubritzen dituzte, prozesuaren urrats bakoitza ulertzen dute, eta, azkenean, ezagutzak finkatzen dituzte.
Gaur bukatu da Euskaraldia gure eskolan, baina amaierak ez du tristurarik ekarri, baizik eta ospakizun giroa eta harrotasuna. Azken asteotan euskararen erabilera sustatzeko egin ditugun ahalegin guztiak borobiltzeko, ekitaldi berezia antolatu dugu. 6. mailako ikasleek bertso polit batzuk sortu dituzte Euskaraldiari agurra egiteko.
Horrez gain, dantzan ere jarri gara! Gure ikasleek prestatutako koreografia ikusgarriarekin dantzatu dugu denok Euskaraldiko abestia.
Euskaraldia amaitu da, baina euskararekiko konpromisoa gure eskolan bizirik jarraitzen du. Hurrengo Euskaraldira arte… Bizi euskaraz!
Aurreko ostegunean, apirilaren 10ean, LHko guztiak txango batera joan ginen. Goizean Maeztuko eskolara joan ginen eta abestiak , dantzak eta bertsoak trukatu genituen beraiekin.
Gaur goizean Pello Añorga idazlea gure eskolan egon da. Lehenengo, LHko 3. eta 4.mailan egon da, ikasleek irakurri duten "Aitona Lukasen txabola" komentatzeko, eta ondoren LHko 5. eta 6.mailan, "Matzelo itsua".
Vital Fundazioak antolatuta, gaur gure zonaldeko emakume kirolari bat etorri da 5. eta 6.mailara eta Rugby-aren oinarrizko arauak eta teknikak azaldu dizkigu.
Aupa emakume kirolariak!! Aupa rugby-a!!!
Pupils in Primary 6 went to the English camp of Espejo, with the others from Maeztu and Ribabellosa schools.
We spent 5 days learning English and having fun!!!