Orriak

2015(e)ko martxoakren 17(a), asteartea

HEMEN DATOR KORRIKA!!!

Ostiral honetan, Korrika txikia ospatu genuen Mendialdea IPIn. Behean duzue ibilbide guztia zatituta. Lehenengo DBH koen txanda izan zen. Ondoren 6. mailakoena Jarraian 5. maila Gero, 4.mailakoen txanda Ostean 3.mailakoak 2.mailakoak geroago 1.mailakoak Eta azkenik, Haur Hezkuntzakoak Gero ekitaldi txiki bat egin genuen gure eskolako patioan.Hona hemen.

2015(e)ko martxoakren 10(a), asteartea

GOROLDIOA EZAGUTZEN

Aste honetan 1º eta 2º mailako ikasleok goroldioari buruz gauza asko ikasi ditugu, adibidez, eguzkia ez zaiola gustatzen edo sustraiak ez ditula erabiltzen jateko baizik eta eusteko. Mendian zaudenean jakin dezakezu iparra non dagoen goroldiotan fijatzen bazara, beti egoten da eguzki gutxien ematen den lekuan! Baina ikasi bakarrik ez, artelan bat ere egin genuen goroldioarekin!Egur batzuen gainean goroldioz egindako margo magikoarekin marraztu genuen. Orain ureztatu behar dugu egunero eta hemendik gutxira margo hori benetazko goroldioa bihurtuko da! Ze pasada!

2015(e)ko martxoakren 6(a), ostirala

Paraiso Antzerkia Kanpezuko Kultur Etxean!!

Ostegun honetan, Haur Hezkuntzako eta lehenengo mailako haurrak, kanpezuko kultur etxera joan gara Paraiso antzerkiak eskeinitako ikuskizunaz gozatzera.

PARAISO ANTZERKIA

4, 5 ETA 6.mailakoak, Paraiso Antzerkiak eskeinitako "Ezetz hegan egin" lana ikustera joan gara Gasteizko Beñat Etxepare antzokira.



2015(e)ko martxoakren 5(a), osteguna

JUNDIZEKO BIOKONPOSTERA BISITA

DBHko 2,3 eta 4.maila Gasteizera joan ginen bisitan gure errefusa  hondakinekin zer egiten duten ikustera.Ondorio batera iritsi ginen: ZEIN GAIZKI BIRZIKLATZEN DUGUN!!!ANIMO!!ASKO DAUKAGU ORAINDIK HOBETZEKO!!



biokonpost plantako bisitaren hasiera
konpostaren etapa dersberdinak aztertzen


konpostak ere bere ekosistema du!

eskukada konpostean egon daitezken mikroorganismo eta animalia txikiak
mikroorganismoak behatzen
baietz asmatu  bota daitezken ala ez hondakin organiko desberdinak konposterora!