Atzo Euskararen eguna ospatu genuen Bai HLHn baita DBHn ere. Ikusi zeinen ondo pasa genuen.
miércoles, 4 de diciembre de 2024
lunes, 2 de diciembre de 2024
EITB Maratoia 2024
domingo, 1 de diciembre de 2024
lunes, 30 de septiembre de 2024
DBH Peñas de Obi eta Peñalascincon
Ikasturte hasiera guztietan egin ohi dugun moduan, ostiralean ikasgelak utzi eta mendi buelta bat ematera irten ginen DBHkoak. Elortzatik abiatuta, Peñas de Obi eta Peñalascinco inguruetan ibili ginen. Bidean denetik ikusteko aukera izan genuen: sima, leizea, kanpaiak, inguruan zebiltzan animaliak... Eta bailarako ikuspegiarekin ere gozatu genuen.
Maeztun bukatu genuen ibilbidea eta herrian bertan tarte bat igarotzeko ere aprobetxatu genuen, maila guztietako ikasleak nahastuta jolasak eginez.
Hemen jaso dizuegu kontatutakoa iruditan. Egin klik eta ikusi!
jueves, 19 de septiembre de 2024
LH OSOA FRESNEDORA
Gaur Lehen Hezkuntza osoa Fresnedora joan gara. Bertan jolastu dugu eta batzuk bainatu dira ere bai.
sábado, 22 de junio de 2024
AZKEN EGUNA PISZINAN
Nahiz eta eguraldi nahiko kaskarra egin, piszinetara joan ginen eta ausartenak bainatu ziren. Ondoren, futbol zelaian jolastu genuen eta hamaiketako ederra egin genuen. Batzuk polikiroldegian eta beste batzuk karabanetako parkean. Ondo pasatu genuen bukaeran.
Argazki guztiak ikusteko, HEMEN klikatu
6.MAILAKOEN AGURRA
Atzo 6.mailakoen agurra egin genuen. Binaka ateratzen ziren eta beste ikasle guztien opariak jaso zituzten.
Argazki bilduma guztia ikusteko HEMEN klikatu.
jueves, 20 de junio de 2024
MACARIA IRIARTE SARIAK
Gaur Kanpezuko alkatesa Iber eta Ione zinegotzia etorri dira Macaria Iriarte literatura txapeltako sariak banatzera. Hauek izan dira sarituak:
DBH 4.mailako Nagore Lamo, olerki kategorian: "Udaberria":
UDAL FOROA 23/24
Agenda 2030 proiektuan, aurten 11.helburuarekin jarraitu dugu (herri eta herri iraunkorrak). Ikasturte bukaeran, udaletxe guztiak konbidatu ditugu eta egindako ekintza guztiak azaldu ondoren, gure eskaerak egin dizkiegu.
MUSIKA TAILERRA 2. ETA 3.ZIKLOETAN
Gaur musika tailer bat izan dugu 2. eta 3.zikloetan. Musika Bulegokoek antolatu dute eta Gasteizko Creative Soul-en eskutik eraman da aurrera.
Batez ere BAT-BATEKOTASUNA lantzeko tailerra izan da. Oso ondo pasatu dugu!
miércoles, 19 de junio de 2024
martes, 18 de junio de 2024
TXANGOA FRESNEDORA 2. ETA 3.ZIKLOKOAK
Astelehenean Fresnedora joan ginen: 2.ziklokoak bizikletaz eta 3.ziklokoak oinez. Oso ondo pasatu genuen.
Argazki guztiak ikusteko, egin klik hemen.
BAT KANPAINA 23/24
Aurten, BAT KANPAINA aniztasunaren errespetoa eta homofobiaren kontra egin dugu. LHko 5. eta 6.mailakoek lelo bat proposatu dugu: "Identidadea errespetatu eta pertsonak maitatu". Gero, Lhko gela guztietarako ekintzak eta dinamikak prestatu ditugu talde txikietan:
domingo, 9 de junio de 2024
jueves, 6 de junio de 2024
martes, 21 de mayo de 2024
MAIATZAREN 17/ 17 DE MAYO
Joan den maiatzaren 17an, gure ikastetxeak Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, jarduera berezi batekin ospatu genuen. Ikasleek LGTBI bandera erraldoi bat sortu zuten patioan eta "ERRESPETUA" hitza letra handitan idatzi zuten, gure dronak dena grabatu zuen. Kolorez eta elkartasunez betetako eguna izan zen, inklusioarekin eta aniztasunarekin dugun konpromisoa beste behin ere erakutsiz.
El pasado 17 de mayo, nuestro centro escolar conmemoró el Día Internacional contra la Homofobia, Transfobia y Bifobia con una actividad especial. Los estudiantes crearon una bandera LGTBI gigante en el patio y escribieron la palabra "RESPETO" en grandes letras, nuestro dron lo grabó todo. Fue una jornada llena de color y solidaridad, demostrando una vez mas nuestro compromiso con la inclusión y la diversidad.