Páginas

jueves, 28 de mayo de 2015

MENDIALDEA FUTBITO TALDEA, TXAPELDUNA!!!



Mendialdea futbito taldeak oso denboraldi ona egin du aurten eta liga irabazi du.

Zorionak: BEÑAT P., UNAX, ADRIAN, BEÑAT L., AIMAR, OIER, ANDER, IZARO, NADIR, UNAI, SERGEI ETA IÑAKI ETA ESKERRIK ASKO ARKAITZ ENTRENATZAILEARI.

martes, 19 de mayo de 2015

1 MAILAKO IKASLEAK KONPOSTA NOLA EGITEN DEN IKASTEN

 Nola usaintzen du konposta egina dagoenean?
Zein animalia mota diren lagungarriak ere konposta egiterakoan ikasi genuen.
 Konposta egiterakoan hostoak eta adarrak lagungarriak dira baina hobe txiki-txiki eginda bota. Hortarako trituradora martxan jarri zuten.

Konposta mugitu behar dela oxigenoa hartzeko ere ikasi genuen,

jueves, 14 de mayo de 2015

2.zikloko irteera arkeologia museora

Pasa den ostegunean, Gasteizko Bibat museora joan ginen, Erromatarren garaia ongi ezagutzera. Ondoren, Armentiako zelaietan denbora libreaz gozatu genuen, ikusi, ikusi,...


 

EKAIA: KONPOST TAILERRA

3.eta 4.DBH









Konpostari buruz propietate fisiko-kimikoak aztertzen jardun dugu laborategian, eta oso interesgarria  izan da.Zenbateko bizitza dagoen bertan!




MATERIA ORGANIKOAREN BIRZIKLAPENARI BURUZ, KANPEZUKO HERRITARREI INKESTA.








        LARUNBATA IZAN ARREN IKASLE PILA ETORRI ZIREN ETA PRIMERAN ATERA ZEN DENA!! 150 INKESTA EGIN ZITUZTEN!!




miércoles, 13 de mayo de 2015

LIBURUAREN EGUNA

Mendialdean, Liburuaren eguna apirilaren 23an ospatu genuen. 


Lehenik, trukatzeko zeuden liburuak ikusi genituen eta ondoren, liburuak hartuta txartel bat bete genuen. 






Geroago, Assuren  ama etorri zen ipuin bat kontatzera. Ipuin horrek, neska marokoar baten istorioa kontatzen zuen eta bere izenburua “Mi miel, mi dulzura” zen. 


Patiora joan baino lehen, klasean mimika joko batzuk egin genituen eta neskok irabazi genuen.
Patiotik bueltatu ginenean, ipuin bat asmatu genuen denon artean. Haur Hezkuntzako ikasleak hasi ziren ipuina idazten eta mailaz maila pasatu zen gure gelara heldu arte; hortaz, 6. mailakooi egokitu zitzaigun ipuinaren amaiera idazteko ardura.

Gero, bazkaltzera poz-pozik joan ginen, gure liburuen konpainiarekin.

Bazkaltzetik bueltatu ginenean, orri markagailuak eta marrazki bat egin genituen. Marrazki hori, gure ipuin zatiaren marrazkia zen. Ondoren, guztion artean idatzitako ipuina irratsaio berezi batetan entzun genuen pasabideetan eserita geundelarik. Hori bukatu ondoren, gela jaso eta etxera joan ginen, San Prudentzioko oporraldia gure liburuekin pasatzera.





Egun zoragarria izan zen!