Páginas

sábado, 22 de junio de 2024

AZKEN EGUNA PISZINAN

 Nahiz eta eguraldi nahiko kaskarra egin, piszinetara joan ginen eta ausartenak bainatu ziren. Ondoren, futbol zelaian jolastu genuen eta hamaiketako ederra egin genuen. Batzuk polikiroldegian eta beste batzuk karabanetako parkean. Ondo pasatu genuen bukaeran.



Argazki guztiak ikusteko, HEMEN klikatu

6.MAILAKOEN AGURRA

 Atzo 6.mailakoen agurra egin genuen. Binaka ateratzen ziren eta beste ikasle guztien opariak jaso zituzten.


Argazki bilduma guztia ikusteko HEMEN klikatu.

jueves, 20 de junio de 2024

MACARIA IRIARTE SARIAK

 Gaur Kanpezuko alkatesa Iber eta Ione zinegotzia etorri dira Macaria Iriarte literatura txapeltako sariak banatzera. Hauek izan dira sarituak:

DBH 4.mailako Nagore Lamo, olerki kategorian: "Udaberria":


DBH 2.mailako Maria Beltran de Heredia, olerki kategorian, "Mendialdea": 


LHko 6.mailako Garazi Erkizia: Ipuin kategorian.



ZORIONAK GUZTIEI!!!





UDAL FOROA 23/24

 Agenda 2030 proiektuan, aurten 11.helburuarekin jarraitu dugu (herri eta herri iraunkorrak). Ikasturte bukaeran, udaletxe guztiak konbidatu ditugu eta egindako ekintza guztiak azaldu ondoren, gure eskaerak egin dizkiegu.


MUSIKA TAILERRA 2. ETA 3.ZIKLOETAN

 Gaur  musika tailer bat izan dugu 2. eta 3.zikloetan. Musika Bulegokoek antolatu dute eta Gasteizko Creative Soul-en eskutik eraman da aurrera.

Batez ere BAT-BATEKOTASUNA lantzeko tailerra izan da. Oso ondo pasatu dugu!








martes, 18 de junio de 2024

TXANGOA FRESNEDORA 2. ETA 3.ZIKLOKOAK

 Astelehenean Fresnedora joan ginen: 2.ziklokoak bizikletaz eta 3.ziklokoak oinez. Oso ondo pasatu genuen. 

Argazki guztiak ikusteko, egin klik hemen.











BAT KANPAINA 23/24

 Aurten, BAT KANPAINA aniztasunaren errespetoa eta homofobiaren kontra egin dugu.  LHko 5. eta 6.mailakoek lelo bat proposatu dugu: "Identidadea errespetatu eta pertsonak maitatu". Gero, Lhko gela guztietarako ekintzak eta dinamikak prestatu ditugu talde txikietan:


- Antzerkia eta paraxuta.
- Tik-tok eta hausnarketa
-Ipuina
- Antzerkia
-Jolasa
- Antzerkia eta bertsoa.

Argazki guztiak ikusteko, egin klik hemen.

DBHn tutoretzetan landu zuten. Maiatzaren 17ko homofobiaren kontrako eguna aprobetxatu genuen bandera denon artean irudikatzeko kolore ezberdinetako arroparekin. Eta LH 5. eta 6.mailakoek, eta DBHko hainbat ikaslek koloretako pultserak egin genituen, ikasle guztiok egun horretan bat edukitzeko. Zelako lana!!!



















BARATZEAN!

 Egun hauetan udaberrian landatutakoa jasotzen ari gara !












domingo, 9 de junio de 2024