Gaur ERREKA MARI txontxongilo ikuskizuna eskolara etorri da. Oso polita izan da eta Martin eta Erreka Marirekin gure ibaiak zaindu eta garbiak mantendu behar ditugula ikasi dugu!
2023(e)ko martxoaren 27(a), astelehena
2023(e)ko martxoaren 26(a), igandea
ROBOTIKA 6.MAILA
Urtarriletik robotikarekin hasi gara, LEGO WEDO erabiltzen. Hemen dituzue gure lan batzuk: (GUZTIAK IKUSTEKO, HEMEN KLIK EGIN)
STEAM 5.MAILAN MARTXAN
Aurreko ostiralean, 5.mailako ikasleek 4 urtekoak eta 3.mailakoak konbidatu zituzten beraiek MAKEY-MAKEY erabiliz egindako KONEKTA batzuk erabiltzera, ingeleseko hiztegia ikasteko.
2023(e)ko martxoaren 20(a), astelehena
KORRES
2023(e)ko martxoaren 17(a), ostirala
MARTXOAK 8 LEHEN HEZKUNTZAN
2023(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena
JATETXE JASANGARRIA- OBENKUN
2023(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena
MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
2023(e)ko martxoaren 3(a), ostirala
Musikariak institutuan
Mikel Urdangarinen ibilbidea
Ostiral honetan, martxoaren 3an, Mikel Urdangarin jaso dugu institutuan. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek azken bi hamarraldietako bakarlaririk esanguratsuenetakoaren zenbait alderdi ezagutzeko aukera izan dute.
Izan ere, Urdangarinek bere ibilbidean hartu behar izan dituen erabaki bat edo bestez hitz egin du: irakasletza utzi eta musikari izateaz, bere ibilbidea euskara hutsez egiteaz edo gaurko musikariek erabiltzen dituzten estudioko moldaketa batzuei uko egiteaz. Eta horrek mundu guztian zehar kontzertuak ematea ahalbidetu diola ere aipatu du.
Bien bitartean, hiruzpalau kantu jo ditu, txirrina entzun eta 4. mailakoak patata tortila banatzera joan diren arte.
2023(e)ko martxoaren 2(a), osteguna
“Nire lagunen gezurrak”
Joxemari Iturralde gure artean
Aste honetan Joxemari Iturralde izan da gure artean DBHko 1. eta 2. mailakoekin astelehenean eta Lehen Hezkuntzako 3/4 eta 5/6 mailakoekin asteazkenean.
Iturralde idazle ezaguna da. 1977an Pott Banda sortu zuten gazte batzuek (Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionaindia, Ruper Ordorika eta Joxemari Iturralde bera tartean zeuden), literatura apurtzaile eta abangoardista bultzatzeko asmoz. Geroztik letren munduan dabil eta hamaika liburu argitaratu ditu, haur eta gazte literaturari eskainiak horietako asko.
Idazteaz gain, kontalari bikaina dela erakutsi zigun Iturraldek. Umorez gainezka, hitzaren laguntzarekin une ederra pasa genuen Play Station, Tik-tok eta antzekoen premiarik gabe.
“Nire lagunen gezurrak” liburua irakurri dugu azken asteotan eta frogatu dugu denok gezur txikiak esaten ditugula, ez Riskyren lagunek bakarrik. Eta batzuek gezur handiak ere esaten dituztela badakigu. Izan ere, nork ez du inoiz gezurrik esan?