viernes, 23 de junio de 2023
jueves, 22 de junio de 2023
5.mailakoak Lucia Meategira irteera
5. mailako ikasleak
ere Lucia meategia ezagutzera joan ginen. Ataurira bidaia bizikletaz egin
genuen eta egun eguzkitsua zegoenez gorputza erlaxatzeko Fresnedon bainua hartu
genuen.
Maeztuko 3.zikloko lagunekin Lucia Meategira irteera eta topaketak
Maiatzaren 29an 6.mailako ikasleak Atauriko Lucia
Meategira irteera egin genuen. Bertan Maeztuko 3.zikloko ikasleekin asfalto meategia ezagutu eta eguna
pasatu genuen.
Hasierako
asmoa bizikletaz bidaia egitea bazen ere, eguraldi umelak autobusez joatera
bultzatu gintuen. Modu honetan, Maeztuko lagunekin egoteko eta jolasteko
denbora gehiago izan genuen.
Hasiera
batean, Maeztuko frontoian jolasean ibili ginen eta ondoren eguraldia zeharo
aldatu zenez plazan ur guda egin genuen, giro ederra eta laguntasuna sortuz.
Mendialdea Cover: DBH4ko ikasleen agurra
miércoles, 21 de junio de 2023
martes, 20 de junio de 2023
AGENDA 30 UDAL FOROA
Aurten ere Udal Foroa ospatu dugu, hortako LHko A30 arduradun guztiak eta Lh6 mailako ikasle guztiak DBHko eraikinera joan ginen. Bertan Dbhko A30 arduradunekin batera urtean zehar egindako lanak aurkeztu genituen.
ORTZADAR LEHIAKETA
lunes, 19 de junio de 2023
sábado, 17 de junio de 2023
BAT KANPAINA: ADI IBILI, EZ GELDITU IXILIK
Mendialdea IPI-n, elkarbizitza plana daukagu eta hori dinamizatzeko BEHATOKIA hiruhilabetero biltzen da, irakaslez, ikaslez eta familiez osatutakoa. Batez ere prebentziorako ekintzak bultzatzen dituzte.
Horien artean, BAT KANPAINA dago. Urtero hartzen dugu elkarbizitza hobetzeko arlo bat eta 5. eta 6.mailakoekin batera, kanpaina prestatzen da:
- Lelo bat pentsatzen da. Aurten: " ADI IBILI, EZ GELDITU IXILIK", jazarpenaren aurrean, ikusle pasiboak ez egoteko, baizik eta gelditzeko erantzunak emateko.
- Ekintzak pentsatzen dira LHko gela guztietan egiteko, ikasleen kanpaina honetarako konpromisoa lortzeko.
- DBHn gela bakoitzak ekintzak pentsatzen ditu ere bai konpromisoa lortzeko.
- Aurten, Iñaki Zubizarretaren hitzaldia izan genuen, kanpaina ere girotzeko.
- Familia, irakasleei eta langileei galdetegi batzuk bidali zitzaizkien, beren ideiak jasotzeko.
- Pegatinak egin ziren leloarekin.
Ondorengo bideoan, egin diren ekintzak dituzue.
viernes, 16 de junio de 2023
Azken Txangoa: Cabredo- Suhiltzaileak eta Fresnedo
Kaixo familia, dakizuen bezala, Haur Hezkuntzakoek azken txangoa egin genuen aurreko astean.
Lehenik, Cabredora joan ginen, Uztai, Sugoi eta Eneritzen herrira. Beak (Uztai eta Sugoiren amak) herriko bazter guztiak erakutsi zizkigun eta bere etxean hamaiketako txiki bat prestatu zigun. Argazkian ikusten duzuena, Amparo da, Bearen amona eta 96 urte ditu. Bere etxea erakutsi zigun eta herriari buruzko kontutxo batzuk kontatu zizkizgun.
Ondoren, Suhiltzaileengan joan ginen. Bertan, mangerarekin jolastu genuen eta Kamioian buelta bat ere eman genuen.
Txangoa bukatzeko, Fresnedora joan ginen bazkaltzera.
Zoragarria izan zen txangoa :)