Gaur Kaustubhen azken eguna da. Azken bi urte hauetan berarekin ingelesa asko praktikatu dugu eta baita ere oso ondo pasatu dugu. Argazki hauek atera ditugu bera gogoratzeko eta Indiara iristen denean Meet bat egingo dugu bere familia eta bere herria ezagutzeko. Agur Kaustubh nahi duzunean bisitan etorri!!!
2021(e)ko maiatzaren 31(a), astelehena
2021(e)ko maiatzaren 25(a), asteartea
Gaur, Agenda 30 proiektoan, baratzarako insektuak erakartzea zein garrantzitsua den ikasi dugu. Insektuak eta bereziki erleak lorez lore joaten direnean beraien ankatxoetan itsatsita gelditzen zaie polena eta horri esker loreek fruituak eta barazkiak ematen dituzte. Prozesu honi polinizazioa deitzen zaio. Insektuak gure baratzara erakartzeko gustatzen zaizkien loreak landatu ditugu: ezkaia,erromerua eta izpilikua. Ea asko ta asko etortzen diren!!
2021(e)ko maiatzaren 24(a), astelehena
"ARABA, GURE LURRA" MARRAZKI LEHIAKETAN SARIDUNAK
Arabako Foru Aldundiak antolatutako "Araba, gure lurra" marrazki lehiaketan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasle guztiek hartu zuten parte. Gelan, teknika desberdinak landu zituzten eta aurreko ostiralean sari banaketa egin zen. Gure ikasleen artean bi izan ziren saridunak: 6.mailako Malen eta Ioar. Argazkietan ikusten den moduan, tablet bana irabazi zuten.
Ikasleen marrazkiak ikasturte bukaerako aldizkarian ikusi ahal izango duzue.
Zorionak ikasle guztiei parte hartzeagatik eta bereziki saridunei!!!
ESKOLARTEKO BERTSO TOPAKETA
Mendialdeko Maeztu herri eskolako eta Mendialdea ipi-ko14 urtez azpiko gaztetxoak urte osoan ikastetxean bertsotan ikasitakoa mikrofono aurrean erakutsi zuten aurreko ostiral arratsaldean Kanpezuko kultur etxean eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta. Bertso idatziak eta bapatekoak ere eskaini zizkiguten. Aupa zuek!!
2021(e)ko maiatzaren 19(a), asteazkena
MAIATZAK 17, LGTBIQ EGUNA
2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena
UDALETXEKO LITERATUR LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
Kanpezuko udaletxean antolatutako literatur lehiaketan, aurten hauek izan dira saridunak:
- LH-ko 6.mailako Lier Marañon.
- DBH-ko 1.mailako Ane Gómez de Segura.
- DBHko 4.mailako Maika Lamo
ZORIONAK GUZTIEI!!!