Páginas

martes, 17 de diciembre de 2024

Mikel Urdangarinen bisita

 Musikariak Ikastetxeetan programaren barruan, atzo Mikel Urdangarin musikariaren bisita jaso genuen. DBH3ko ikasleek bere musika entzun eta bera gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. 

Musikari batek egunerokoan izan ditzakeen gorabeherez, euskaraz kantatzeaz, autotuneaz eta beste hainbat gairi buruz hitz egin zigun Mikelek. Ikasleek ere zenbait galdera egin zizkioten, beraien jakinmina asetuz, eta borobiltzeko denok batera abestuz bukatu genuen saioa.

Mila esker bisitagatik Mikel! 




miércoles, 4 de diciembre de 2024

lunes, 2 de diciembre de 2024

EITB Maratoia 2024

Urtero ospatzen du Euskal Irrati Telebistak EITB Maratoia eta aurtengoan ere jarri du martxan, gaixotasun kardiobaskularretan arreta jarriz. Ekimen honek Euskal Herritar ororen atxikimendua lortu nahi izaten du, dohaintzak eginez edo edizio bakoitzean proposatzen duten kantaren bertsio bat eginez. 

Guk ere jarriko dugu gure alea bertan, DBH1eko ikasleen eskutik. Taldeka lau bideo prestatu dituzte eta bertako irudiak josiz osatu dugu EITB Maratoiera bidaltzeko gure bertsiorik onena.

Hemen dituzue primizian aipatutako lau bideoak eta ondoren bidaliko duguna. Gozatu ikusten eta animatu zuek ere Maratoiarekin bat egitera!