miércoles, 28 de enero de 2026
jueves, 22 de enero de 2026
LH 5. eta 6. ETXEBIZITZA KOMUNITARIOAN
Joan zen asteazkenean, LHko 5. eta 6.mailako ikasleak Kanpezuko etxebizitza komunitariora joan ziren aitona-amonei egindako triptikoak eta maketak erakustera eta azaltzera.
Gogoekin gelditu ginen!!! Denbora oso azkar pasatu zitzaigun!!
El miércoles pasado, el alumnado de 5º y 6º de Primaria fue de visita a la vivienda comunitaria de Campezo y allí les enseñaron y explicaron a las abuelas y abuelos los trípticos y maquetas que han hecho en clase.
¡¡Nos quedamos con las ganas!! ¡¡Se nos pasó el tiempo sin darnos cuenta!!
miércoles, 14 de enero de 2026
"BETILAGUN" Animalien Babeserako Elkartearen hitzaldia
Kaixo, gaur Martin eta Kepa "BETILAGUN" elkartetik, eskolara etorri dira hitzaldi bat ematera. Beraiekin animaliak errespetatzea ze garrantzitsua den ikasi dugu eta datu beldurgarri bat eman digute: Espaniako estatuan URTERO 300.000 txakur eta katu abandonatzen dira. Horregatik esan digute txakur edo katu bat nahi dugunean hoberena dela adoptatzea, horrela bigarren aukera bat ematen diegu animali gaixo guzti hoiei. Betilagun elkarteko kideak bolondresak dira eta oso lana garrantzitsua egiten dute, hau da, abandonatutako animaliei etxe bat bilatzen diete, gaixorik baldin badaude albaiterora eramaten dituzte, kalean bizi diren katuak zaindu eta esterilizatzen dituzte gehiegi ez ugaltzeko, bisitak egiten dituzte beraien txakurrekin aitonen-amonen egoitzetara, eskoletan hitzaldiak ematen dituzte...Oso interesgarria izan da mila esker gure eskolara etortzeagatik!!







