Páginas

jueves, 10 de febrero de 2022

LH4 TELESAIOA

 

LGTBI KONTRAKO IRAINAK SALATU DITUGU GAUR

 

Otsailaren 8an, Gasteizko Aranzabela eskolako patioan LGTBI+ kontrako pintadak eta irainak agertu ziren. Hori salatzeko eta LGTBI indarra emateko konzentrazioa egin dugu gaur gure eskolan.

NITAZ HARRO, ZUTAZ HARRO, GUTAZ HARRO







UDALETXEKO LEHIAKETETAKO SARI BANAKETA

 Aurreko Gabonetarako udaletxeak bi lehiaketa atera zituen eta atzo udaletxeko zinegotziak ikastetxera etorri ziren sariak banatzera.

POSTAL LEHIAKETAN gure 1.mailako SANTINA ODESCALCHI irabazlea izan zen.




GABONETAKO APAINGARRIEN LEHIAKETAN, talde kategorian, sariduna 4.maila izan zen.




GABONETAKO APAINGARRIAK, baina banakako kategorian, JULEN MARTINEZ DE ARENAZA irabazlea izan zen.



DBHkoen kategorian, AYA AZZOUZ irabazlea izan zen.



Kasu guztietan liburudenda batean dirua gastatzeko txeke bat jaso dute. ZORIONAK!!!






jueves, 3 de febrero de 2022

ARRAUTZA HAUTSI TRUFATUAK LH5-6 maila

 Urbisun hartutako boilurrekin "arrautza hautsi trufatuak" prestatu ditugu eskolako sukaldean. Arrautzek boilurraren zaporea har zezaten ziurtatzeko, arrautzak hozkailuan 10 egun utzi ditugu boilurrarekin batera itxitako ontzi batean. Errezeta oso ondo atera zaigu eta hamaiketako bezala jan dugu!!😋