domingo, 22 de diciembre de 2024
martes, 17 de diciembre de 2024
Mikel Urdangarinen bisita
Musikariak Ikastetxeetan programaren barruan, atzo Mikel Urdangarin musikariaren bisita jaso genuen. DBH3ko ikasleek bere musika entzun eta bera gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.
Musikari batek egunerokoan izan ditzakeen gorabeherez, euskaraz kantatzeaz, autotuneaz eta beste hainbat gairi buruz hitz egin zigun Mikelek. Ikasleek ere zenbait galdera egin zizkioten, beraien jakinmina asetuz, eta borobiltzeko denok batera abestuz bukatu genuen saioa.
Mila esker bisitagatik Mikel!
miércoles, 4 de diciembre de 2024
lunes, 2 de diciembre de 2024
EITB Maratoia 2024
domingo, 1 de diciembre de 2024
lunes, 30 de septiembre de 2024
DBH Peñas de Obi eta Peñalascincon
Ikasturte hasiera guztietan egin ohi dugun moduan, ostiralean ikasgelak utzi eta mendi buelta bat ematera irten ginen DBHkoak. Elortzatik abiatuta, Peñas de Obi eta Peñalascinco inguruetan ibili ginen. Bidean denetik ikusteko aukera izan genuen: sima, leizea, kanpaiak, inguruan zebiltzan animaliak... Eta bailarako ikuspegiarekin ere gozatu genuen.
Maeztun bukatu genuen ibilbidea eta herrian bertan tarte bat igarotzeko ere aprobetxatu genuen, maila guztietako ikasleak nahastuta jolasak eginez.
Hemen jaso dizuegu kontatutakoa iruditan. Egin klik eta ikusi!
jueves, 19 de septiembre de 2024
LH OSOA FRESNEDORA
Gaur Lehen Hezkuntza osoa Fresnedora joan gara. Bertan jolastu dugu eta batzuk bainatu dira ere bai.


