Gaur goizean, DBHko ikasle batzuk Haur eta Lehen hezkuntzara etorri dira eta Kanpezuko ihauterietako pertsonaiak azaldu dizkigute.
viernes, 25 de febrero de 2022
MASKARA TAILERRA JANTOKIAN
Aste honetan zehar, ihauteriak ospatzeko, Haur eta Lehen Hezkuntzako talde guztiek maskara tailerra egin dute jantokian.
KANPEZUKO IHAUTERIAK 11 TELEBISTAN
Pasa den astearte arratsaldean, Hamaika Telebistako kazetariak ikastetxera etorri ziren Kanpezun ihauteriak nola prestatzen ari garen ikustera, eta hau da egin zuten erreportaia:
martes, 22 de febrero de 2022
jueves, 10 de febrero de 2022
LGTBI KONTRAKO IRAINAK SALATU DITUGU GAUR
Otsailaren 8an, Gasteizko Aranzabela eskolako patioan LGTBI+ kontrako pintadak eta irainak agertu ziren. Hori salatzeko eta LGTBI indarra emateko konzentrazioa egin dugu gaur gure eskolan.
NITAZ HARRO, ZUTAZ HARRO, GUTAZ HARRO
UDALETXEKO LEHIAKETETAKO SARI BANAKETA
Aurreko Gabonetarako udaletxeak bi lehiaketa atera zituen eta atzo udaletxeko zinegotziak ikastetxera etorri ziren sariak banatzera.
POSTAL LEHIAKETAN gure 1.mailako SANTINA ODESCALCHI irabazlea izan zen.
GABONETAKO APAINGARRIEN LEHIAKETAN, talde kategorian, sariduna 4.maila izan zen.
GABONETAKO APAINGARRIAK, baina banakako kategorian, JULEN MARTINEZ DE ARENAZA irabazlea izan zen.
DBHkoen kategorian, AYA AZZOUZ irabazlea izan zen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)