Páginas

martes, 21 de mayo de 2024

MAIATZAREN 17/ 17 DE MAYO

Joan den maiatzaren 17an, gure ikastetxeak Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, jarduera berezi batekin ospatu genuen. Ikasleek LGTBI bandera erraldoi bat sortu zuten patioan eta "ERRESPETUA" hitza letra handitan idatzi zuten, gure dronak dena grabatu zuen. Kolorez eta elkartasunez betetako eguna izan zen, inklusioarekin eta aniztasunarekin dugun konpromisoa beste behin ere erakutsiz.

El pasado 17 de mayo, nuestro centro escolar conmemoró el Día Internacional contra la Homofobia, Transfobia y Bifobia con una actividad especial. Los estudiantes crearon una bandera LGTBI gigante en el patio y escribieron la palabra "RESPETO" en grandes letras, nuestro dron lo grabó todo. Fue una jornada llena de color y solidaridad, demostrando una vez mas nuestro compromiso con la inclusión y la diversidad.












miércoles, 24 de abril de 2024

martes, 23 de abril de 2024

SUPERIPUINA 2024

Liburuaren egunean urtero bezala Superipuina sortu dugu guztiona artean. Aurton Mantangorri baten istorioa sortu dugu. Hona hemen.

LIBURUAREN EGUNA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN.

 Goiz goizean LIBURUEN AZOKA egin dugu zikloka, liburuak eta ipuinak elkar trukatzeko. Egin klik argazki honetan guztiak ikusteko. 


FAMILIAK ETORRI ZIREN IPUINAK KONTATZERA: klikatu argazki honetan argazkiak ikusteko.

  ESKERRIK ASKO !!!!

EGUNA OSATZEKO, SUPERIPUINA DENOK BATERA EGIN DUGU, ETA BESTE EKINTZA BATZUK: MARKAPAGINAK EGIN, JOLASAK...



lunes, 22 de abril de 2024

ROSA MARTINEZ-EN TXONTXONGILOAK TXIKIENTZAT

 Liburuaren eguneko astean ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Horien artean txontxongiloak ikustea izan da. Rosa Martinez-en eskutik "Etxean Gozo" ikuskizuna eduki dugu Haur Hezkuntzako umeentzat eta Lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3.mailakoentzat. Asko gustatu zaigu!













viernes, 29 de marzo de 2024

LH-KOEN TXANGOA: MAEZTU-LAGRAN

 Goizean Maeztuko eskolara joan ginen eta han emanaldia egin genuen. 












Maeztuko eskolakoek ere beren emanaldia egin ziguten:




Ondoren, Lagran herrira joan ginen bazkaltzera eta pista jolasa egitera:



Horretarako, talde bakoitza prest jarri zen pista jolasa egiteko:








FRONTOIAN gure kidea koltxonetan eraman behar genuen:







ELIZAN soka-salto jarraian lortu behar zen:


IKUZTEGIAN ping-pong pelotak bota behar ziren eta harrapatu ere bai:






JATETXEAN koreografia bat prestatu behar zuten 10 minututan:






ITURRIAN gorputzak erabiliz hitzak egin behar zituzten:







KOLUNPIOETAN pelota paraxutearen zuloan sartzea lortu behar zen:






Lortutako puzle zatiekin, Lagraneko argazki bat osatu behar genuen:





Horrela, txutxe batzuk lortu genituen.
Aupa, Lagran!!!!