Páginas

miércoles, 30 de octubre de 2013

DBHko ikasleen 2. txangoa: EUSKARARI BURUZKO ERAKUSKETA OZAETAKO OTAZA AUZOAN

Atzo, Mendialdeko DBHko ikasle-irakasleok Ozaeta herrian dagoen Otaza auzoko baserri zaharberritua bisitatu genuen. Han, Arabako euskararen historiari begiradatxoa eman genion hainbat joku eta tailerren bitartez. Txalapartarekin ere ondo gozatu genuen!

Gure herrietako euskarazko izenen aztarnak bilatu genituen eta Mendialdeko agure batzuk "aqui euskera no se ha hablado nunca" bezalakoak lasai asko botatzen duten arren, orain dela ez hainbeste denbora gure herrietan euskara lehenengo hizkuntza zela ikusi genuen.

Ildo horretatik, taldeka, euskara zaindu, erabili eta berpizteko asmotan, konpromezu desberdinak hartu genituen (klasean euskaraz hitzegin, neba-arrebekin euskaraz egin, etab.). 

Gure eskualdean gure hizkuntzak bizirauteko esfortzu handia egin behar dugu gutako bakoitzak! Ikus dezagun ikasturte amaieran konpromezuak bete diren ala ez!
GORA MENDIALDEKO EUSKALAKARIAK!! 

























 













No hay comentarios:

Publicar un comentario