Páginas

martes, 14 de enero de 2014

DURANGOKO AZOKA

Iragan hilean LHko azken zikloko eta DBHko ikasleak Durangoko azokara hurbildu ziren euskal liburu eta diskoen nondik norakoak ikusteko.
-LHko ikasleek Durangoko zineman antolatutako jarduera batean parte hartu zuten.
-DBHko lehenengo zikloko ikasleak Plateruena Kafe Antzokian egon ziren euskal kantagintza herrikoiari buruzko kontzertuan.
-DBHko bigarren zikloko ikasleak, ordea, EH Sukarra musika taldearen azken diskoaren aurkezpen kontzertuan egon ziren.
Bazkalostean, azokan erosketak egiteko eta kuxkuxeatzeko aukera izan zuten.










No hay comentarios:

Publicar un comentario