Orain dela egun batzuk, Mendialdea IPI-ko
ikasleak Valdezcarayra joan ginen eskiatu asmoz. Oso dibertigarria
izan zen, eta ikasle eta irakasle gehienak jauzi egiten zirenez, barrez lehertu
ginen. Hasieran hiru taldetan banandu ginen, lehenengo taldea hasiberriak
ziren, eta esan dutenez saio guztian ibili ziren lurretik. Bigarren
taldekoak hobeagoak ziren, eta gehiago kontrolatzen zuten,
baina ala ere, ikusten genituen bakoitzean, norbait jauzi eta guztiak jausten ziren domino efektua
eginez. Azkenik , hirugarren taldea
zegoen, honetan jendea ez zen ia jausten, bueno, Xabi irakaslea izan ezik … goizeko
saioa amaituta eta jan ondoren, goitik bera busti bustiak ez geundenak,
berriro bueltatu ginen pistetara; gutxi
batzuk Asela zaintzen gelditu ziren, zaintiratu bat egin zuen, eta bota eta guzti.
No hay comentarios:
Publicar un comentario