Mendialdean,
Liburuaren eguna apirilaren 23an ospatu genuen.
Lehenik, trukatzeko zeuden
liburuak ikusi genituen eta ondoren, liburuak hartuta txartel bat bete genuen.
Geroago, Assuren ama etorri zen ipuin
bat kontatzera. Ipuin horrek, neska marokoar baten istorioa kontatzen zuen eta
bere izenburua “Mi miel, mi dulzura”
zen.
Patiora joan baino lehen, klasean mimika joko batzuk egin genituen eta
neskok irabazi genuen.
Patiotik bueltatu
ginenean, ipuin bat asmatu genuen denon artean. Haur Hezkuntzako ikasleak hasi
ziren ipuina idazten eta mailaz maila pasatu zen gure gelara heldu arte;
hortaz, 6. mailakooi egokitu zitzaigun ipuinaren amaiera idazteko ardura.
Gero, bazkaltzera
poz-pozik joan ginen, gure liburuen konpainiarekin.
Bazkaltzetik
bueltatu ginenean, orri markagailuak eta marrazki bat egin genituen. Marrazki
hori, gure ipuin zatiaren marrazkia zen. Ondoren, guztion artean idatzitako
ipuina irratsaio berezi batetan entzun genuen pasabideetan eserita geundelarik.
Hori bukatu ondoren, gela jaso eta etxera joan ginen, San Prudentzioko
oporraldia gure liburuekin pasatzera.
Egun zoragarria
izan zen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario