Páginas

viernes, 15 de octubre de 2021

Gaur konpost-ontziak hustu ditugu!!

 Gaur goizean Albaren laguntzarekin (Ingurumen teknikaria) baratzan ditugun konpost-ontziak hustu ditugu.  Jantokian sortzen diren hondakinak baratzako konpost-ontzietan botatzen ditugu eta nahiko beteta zeudenez, gaur, bi urte pasa eta gero hustutzea tokatu zaigu. Hor ibili gara lan eta lan!. Jantokitik jasotako hondakinak lur bihurtu da!! Eta gainera Albak esan digu oso lur ona atera dela. Lur hau gure baratzan erabiliko dugu ongarri bezala.


No hay comentarios:

Publicar un comentario