jueves, 19 de junio de 2025
martes, 17 de junio de 2025
ESPERIMENTUEN TOPAKETA DBH4-LH5.6.
Gaur LHko 5. eta 6.mailakoak joan gara DBHko laborategira eta DBHko 4.mailako batzuk erakutsi dizkigute zenbait esperimentu, eta horren balioa bizitza arrunterako: pilaren funtzionamendua, substantzia baten osagaien kantitateak nola neurtu, etabar.
Eskerrik asko!!!
AGENDA 30 UDAL FOROA
Urtero bezala Agenda 30-reko Udal Foroa izan dugu gaur. Bertara hurbil dira Kanpezu,Bernedo, Lagraneko alkatesak eta Kuadrilako Ingurumen Teknikaria. Urtean zehar egindako tailerrak eta txangoak Ekordezkoak azaldu dituzte beste ikasleen aurrean eta beraien lana eskertzeko oparitxo bat eraman dute. Mila esker denoi!!
domingo, 15 de junio de 2025
EKAINAK 9KO TXANGOAK
Aurreko ekainaren 9an, HH eta LH ikasleak ikasturteko azken txangora joan ziren.
HHko ikasleak Kanpezuko suhiltzaileengana joan ziren, eta hamaiketakoa jan ondoren, Done Bikendira abiatu ziren herria ezagutzera eta jolastera.
Klik egin argazkiak, bilduma guztia ikusteko.
viernes, 13 de junio de 2025
ORTZADAR TXAPELKETA
Aurtengo LH-ko Ortxadar Txapelketaren irabazleak LH6. mailako ikasleak izan dira. Sari bezala Lizartzako Igerileku Naturalera joan ziren eguna pasatzera eta bertan hamaiketako ederra hartu zuten. Zorionak!!
jueves, 12 de junio de 2025
INNOVAMAT AHOLKULARIA GURE IKASTETXEAN
Aurreko asteazkenean, Innovamat-eko aholkulariaren bisita izan genuen eta gurekin lanean aritu zen.
Matematika modu sakonago eta iraunkorragoan ikasten dugu. Ikasleek curriculumeko eduki guztiak deskubritzen dituzte, prozesuaren urrats bakoitza ulertzen dute, eta, azkenean, ezagutzak finkatzen dituzte.
miércoles, 4 de junio de 2025
viernes, 23 de mayo de 2025
EUSKARALDIA AGURTZEN DANTZA ETA BERTSO ARTEAN
Gaur bukatu da Euskaraldia gure eskolan, baina amaierak ez du tristurarik ekarri, baizik eta ospakizun giroa eta harrotasuna. Azken asteotan euskararen erabilera sustatzeko egin ditugun ahalegin guztiak borobiltzeko, ekitaldi berezia antolatu dugu. 6. mailako ikasleek bertso polit batzuk sortu dituzte Euskaraldiari agurra egiteko.
Horrez gain, dantzan ere jarri gara! Gure ikasleek prestatutako koreografia ikusgarriarekin dantzatu dugu denok Euskaraldiko abestia.
Euskaraldia amaitu da, baina euskararekiko konpromisoa gure eskolan bizirik jarraitzen du. Hurrengo Euskaraldira arte… Bizi euskaraz!
martes, 15 de abril de 2025
LIBURUAREN EGUNA 2025
Liburuaren Eguna ospatzen ari gara!
Aste honetan zehar Liburuaren Eguna ospatzen ari gara gure ikastetxean, eta ekintza ugari prestatu ditugu ikasle, irakasle eta familien parte-hartzearekin!
Liburu azokak antolatu ditugu zikloka.
Gurasoen bisitak ere jaso ditugu: hainbat gurasok ipuinak kontatu dizkiete haurrei, giro hurbil eta berezi batean.
Arratsaldean, ikasleek orrialde-markatzaileak sortu dituzte.
Rosa Martínez ipuin-kontalariaren "Itsasminez" txotxongilo antzezlana ikusteko aukera izan dugu gaur goizean.
Bihar, ipuin musikatua izango dugu.
Ekintza guzti hauen argazki bilduma behean ikus dezakezue.
Gainera, ikastetxe osoak batera sortutako superipuinarekin bideomuntai bat egin dugu, eta hori ere ikusgai duzue beherago.
Gozatu irudiekin eta partekatutako momentuekin!
Ekintza guzti hauen argazki bilduma behean ikus dezakezue.
Gainera, ikastetxe osoak batera sortutako superipuinarekin bideomuntai bat egin dugu, eta hori ere ikusgai duzue beherago.
Gozatu irudiekin eta partekatutako momentuekin!
Durante esta semana estamos celebrando el Día del Libro en nuestro centro, y hemos organizado un montón de actividades con la participación del alumnado, el profesorado y las familias.
Hemos organizado ferias del libro por ciclos, para que los alumnos puedan descubrir y compartir libros.
También hemos recibido la visita de madres y padres que han contado cuentos en un ambiente cercano y especial.
Por la tarde, el alumnado ha creado marcapáginas personalizados,
Hoy hemos disfrutado de la actuación "Itsasminez" de títeres de Rosa Martínez, con una historia entrañable.
Mañana será el turno del "cuento musical"..
Además, hemos preparado un videomontaje con el supercuento creado entre todo el colegio. ¡No os lo perdáis!
Encima de estas lineas encontraréis un álbum de fotos con imágenes de todas estas actividades.
domingo, 13 de abril de 2025
LH NOLEGA IRTEERA: MAEZTU-DONE BIKENDI
Aurreko ostegunean, apirilaren 10ean, LHko guztiak txango batera joan ginen. Goizean Maeztuko eskolara joan ginen eta abestiak , dantzak eta bertsoak trukatu genituen beraiekin.
viernes, 11 de abril de 2025
miércoles, 9 de abril de 2025
PELLO AÑORGA IDAZLEA GURE IKASTETXEAN
Gaur goizean Pello Añorga idazlea gure eskolan egon da. Lehenengo, LHko 3. eta 4.mailan egon da, ikasleek irakurri duten "Aitona Lukasen txabola" komentatzeko, eta ondoren LHko 5. eta 6.mailan, "Matzelo itsua".
martes, 8 de abril de 2025
EMAKUME KIROLARIAK ESKOLAN
Vital Fundazioak antolatuta, gaur gure zonaldeko emakume kirolari bat etorri da 5. eta 6.mailara eta Rugby-aren oinarrizko arauak eta teknikak azaldu dizkigu.
Aupa emakume kirolariak!! Aupa rugby-a!!!
PRIMARY 6 IN THE ENGLISH CAMP OF ESPEJO
Pupils in Primary 6 went to the English camp of Espejo, with the others from Maeztu and Ribabellosa schools.
We spent 5 days learning English and having fun!!!