Gaur bukatu da Euskaraldia gure eskolan, baina amaierak ez du tristurarik ekarri, baizik eta ospakizun giroa eta harrotasuna. Azken asteotan euskararen erabilera sustatzeko egin ditugun ahalegin guztiak borobiltzeko, ekitaldi berezia antolatu dugu. 6. mailako ikasleek bertso polit batzuk sortu dituzte Euskaraldiari agurra egiteko.
Horrez gain, dantzan ere jarri gara! Gure ikasleek prestatutako koreografia ikusgarriarekin dantzatu dugu denok Euskaraldiko abestia.
Euskaraldia amaitu da, baina euskararekiko konpromisoa gure eskolan bizirik jarraitzen du. Hurrengo Euskaraldira arte… Bizi euskaraz!
No hay comentarios:
Publicar un comentario