viernes, 11 de junio de 2021
IBAIALDE PROIEKTOA LH2 ZIKLO
Aurten Agenda 30ean landutako gaia, IBAITIK ITSASORA izan da. Honen arira, 2.ziklokoak Ega ibaira 2 txango egin ditugu. Lehenengoan, herri inguruko ibaia aztertu genuen eta zoritxarrez, zabor asko aurkitu genuen bertan. Bertako zaborra jaso ondoren, ikastetxeko txoko berdera eraman genuen ondo sailkatu eta birziklatzeko asmoz.
Bigarren txangoan berriz, herritik urrutiragoko lekura joan ginen, Inta zelaira hain zuzen. Bertan, "Ibaialde" proiektuarekin jasotako materialarekin, uraren analisia egin genuen. Bildutako emaitzekin, uraren kalitate oso ona dugula jabetu gara.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario