“Nire lagunen gezurrak”
Joxemari Iturralde gure artean
Aste honetan Joxemari Iturralde izan da gure artean DBHko 1. eta 2. mailakoekin astelehenean eta Lehen Hezkuntzako 3/4 eta 5/6 mailakoekin asteazkenean.
Iturralde idazle ezaguna da. 1977an Pott Banda sortu zuten gazte batzuek (Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionaindia, Ruper Ordorika eta Joxemari Iturralde bera tartean zeuden), literatura apurtzaile eta abangoardista bultzatzeko asmoz. Geroztik letren munduan dabil eta hamaika liburu argitaratu ditu, haur eta gazte literaturari eskainiak horietako asko.
Idazteaz gain, kontalari bikaina dela erakutsi zigun Iturraldek. Umorez gainezka, hitzaren laguntzarekin une ederra pasa genuen Play Station, Tik-tok eta antzekoen premiarik gabe.
“Nire lagunen gezurrak” liburua irakurri dugu azken asteotan eta frogatu dugu denok gezur txikiak esaten ditugula, ez Riskyren lagunek bakarrik. Eta batzuek gezur handiak ere esaten dituztela badakigu. Izan ere, nork ez du inoiz gezurrik esan?
No hay comentarios:
Publicar un comentario