Musikariak institutuan
Mikel Urdangarinen ibilbidea
Ostiral honetan, martxoaren 3an, Mikel Urdangarin jaso dugu institutuan. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek azken bi hamarraldietako bakarlaririk esanguratsuenetakoaren zenbait alderdi ezagutzeko aukera izan dute.
Izan ere, Urdangarinek bere ibilbidean hartu behar izan dituen erabaki bat edo bestez hitz egin du: irakasletza utzi eta musikari izateaz, bere ibilbidea euskara hutsez egiteaz edo gaurko musikariek erabiltzen dituzten estudioko moldaketa batzuei uko egiteaz. Eta horrek mundu guztian zehar kontzertuak ematea ahalbidetu diola ere aipatu du.
Bien bitartean, hiruzpalau kantu jo ditu, txirrina entzun eta 4. mailakoak patata tortila banatzera joan diren arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario