Páginas

sábado, 17 de junio de 2023

BAT KANPAINA: ADI IBILI, EZ GELDITU IXILIK

 Mendialdea IPI-n, elkarbizitza plana daukagu eta hori dinamizatzeko BEHATOKIA hiruhilabetero biltzen da, irakaslez, ikaslez eta familiez osatutakoa. Batez ere prebentziorako ekintzak bultzatzen dituzte.

Horien artean, BAT KANPAINA dago. Urtero hartzen dugu elkarbizitza hobetzeko arlo bat eta 5. eta 6.mailakoekin batera, kanpaina prestatzen da:

- Lelo bat pentsatzen da. Aurten: " ADI IBILI, EZ GELDITU IXILIK", jazarpenaren aurrean, ikusle pasiboak ez egoteko, baizik eta gelditzeko erantzunak emateko.

- Ekintzak pentsatzen dira LHko gela guztietan egiteko, ikasleen kanpaina honetarako konpromisoa lortzeko.

- DBHn gela bakoitzak ekintzak pentsatzen ditu ere bai konpromisoa lortzeko.

- Aurten, Iñaki Zubizarretaren hitzaldia izan genuen, kanpaina ere girotzeko.

-  Familia, irakasleei eta langileei galdetegi batzuk bidali zitzaizkien, beren ideiak jasotzeko.

- Pegatinak egin ziren leloarekin.

Ondorengo bideoan, egin diren ekintzak dituzue.




No hay comentarios:

Publicar un comentario