Páginas

viernes, 16 de junio de 2023

Azken Txangoa: Cabredo- Suhiltzaileak eta Fresnedo

 Kaixo familia, dakizuen bezala, Haur Hezkuntzakoek azken txangoa egin genuen aurreko astean. 

Lehenik, Cabredora joan ginen, Uztai, Sugoi eta Eneritzen herrira. Beak (Uztai eta Sugoiren amak) herriko bazter guztiak erakutsi zizkigun eta bere etxean hamaiketako txiki bat prestatu zigun. Argazkian ikusten duzuena,  Amparo da, Bearen amona eta 96  urte ditu. Bere etxea erakutsi zigun eta herriari buruzko kontutxo batzuk kontatu zizkizgun. 

Ondoren, Suhiltzaileengan joan ginen. Bertan, mangerarekin jolastu genuen eta Kamioian buelta bat ere eman genuen.

Txangoa bukatzeko, Fresnedora joan ginen bazkaltzera. 

Zoragarria izan zen txangoa :)



No hay comentarios:

Publicar un comentario