Kaixo "Solar System" proiektoan "ROCKET" bat eraiki dugu eta erregaila bezala ozpina eta bikarbonatoa erabili dugu. Ozpina eta bikarbonatoa nahasten direnean erreakzio kimiko bat ematen da eta karbono dioxido bihurtzen da. Ikusi bideoan noraino heldu diren gure suziriak!!!!
jueves, 17 de junio de 2021
Eskola Baratza LH2.ziklo
Aurten ere baratzan ibili gara gustora landatzen eta ereiten eta gainera jasotako uztarekin patata tortila, entsaladada eta ilarrak prestatu ditugu eskolako sukalde berrian. Eta jan eta gero dena txukun-txukun utzi genuen, noski!!馃槈
mi茅rcoles, 16 de junio de 2021
SOLAR SYSTEM LH4
Azken ingeleseko proiektuan "The Solar System" landu dugu eta horren arira IZKI BEHATOKI ASTRONOMIKOA kudeatzen duen elkarteko hiru kide etorri ziren eskolara hitz egitera. Planetei buruz informazio oso interesgarria ekarri zuten eta hurrengo urtean ere etorriko direla esan ziguten.
lunes, 14 de junio de 2021
Aurten aldaketa askoren urtea izan da eta Agenda 21 zena orain Agenda 30 da. Aldaketa hau helburuak eta helburu hoiek betetzeko epea (2030) aldatu direlako da eta Eko-ordezkariei esker helburu hoiek zeintzuk diren ezagutu ditugu. Hamazazpi helburu hoien artean guk 13. helburua landu dugu eskolan " KLIMA BABESTEKO EKINTZA". Ekainaren 10 Udal Foroa izan genuen eta DBH-ko eraikinean Kanpezuko eta Bernedoko zinegotziak, Ingurumen Teknikaria, AMPA-ko guraso bat, A30 arduradunak eta LH-DBH-ko Eko-ordezkoak bildu ginen. Egun horretan urtearen zehar egindako ekintzak aurkeztu genituen.
viernes, 11 de junio de 2021
BUGS HOTEL LH2 maila
Aurten Agenda 30 proiektoa "Erleen desagerpena" eta ingeleseko proiektoa "Bugs" batu egin ditugu eta gauza asko ikasi ditugu bi hizkuntzetan. Erleen eta insektu guztien garrantziaz jabetu gara. Beraien lanari esker (polinizazioa) fruta ta barazkiak ditugu jateko. Horregatik babestu ta zaindu behar ditugu. Insektuak "hibernatu" egiten dute eta guk eskolako baratzan "Bugs Hotel" bat jarri dugu negua goxo-goxo pasa dezaten!!
























